25. urtemugan opari
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Guggenheim Museoak New Yorkerako bidaia oparitu dio 25 milioigarren bisitariari

Irudia: EFE
18:00 - 20:00
Guggenheim Museoak New Yorkerako bidaia oparitu dio 25 milioigarren bisitariari
Mataroko (Bartzelona) senar-emazteak dira, eta Juan Ignacio Vidarte museoko zuzendariak egin die harrera. Vidartek aurreratu duenez, urtea 1,3 milioi bisitaritik gora ixtea aurreikusten dute, baina 2017an lortutako marka gainditu gabe.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X