Zientzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nolakoa da Marteko eguraldia? EHUren ikerketa batek argitu du batez besteko tenperatura -55 ºC-koa dela

Marteko egun baten iraupena, airearen tenperatura, haize-zurrunbiloen funtzionamendua eta beste datu asko argitaratu dituzte Nature Geoscience aldizkarian.
Marteko meteorologiari buruzko azterketaren emaitzak plazaratu ditu NASAk. Nature Geoscience aldizkarian argitaratuko da Marteko atmosferaren azterketa. Marten -55 gradu zentigratuko tenperatura egiten du.
18:00 - 20:00
Marten batez besteko tenperatura -55 gradukoa da

2021ean Marteko Jezero kraterrera iritsi zen rover Perseverance-ari esker NASAk datu bilketa handia egin du planeta gorriaren inguruan. Ikerketa horretan Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) planeta-zientzia taldeak hartu du parte. Hain zuzen, tenperaturaren eta presioaren urtaroko eta eguneroko zikloen azterketa gidatu du, baita prozesu oso desberdinek beste denbora-eskala batzuetan eragindako aldaketa handiak ere bai. Datu horiek gaur argitaratu dira 2023ko urtarrileko Nature Geoscience aldizkarian.

Datuak lortzeko, ezinbestekoa izan da roverrak soinean zeraman MEDA (Mars Environmental Dynamics Analyzer) izeneko gailua. Horri esker jakin izan da Marten egun batek Lurrean baino ia 40 minutu gehiago irauten duela eta kraterrean airearen tenperatura nabarmen aldatzen dela egunetik gauera. Gainera, jakin da "dust evil" izeneko haize zurrunbiloak kraterraren inguruan ugariagoak direla beste planeta osoan baino, bai eta zurrunbilo horien funtzionamendua ere nolakoa den ikusi dute.

Jezero kraterrean, airearen batez besteko tenpertura -55 ºCkoa da, eta egunaren eta gauaren artean 50-60 graduko aldea egon ohi da, bildutako datuen arabera.

MEDA gailuari esker planeta gorriko klima ezagutu ahalko da, eta, Agustin Sanchez Vegak, Bilboko Ingeniaritza eskolako katedradunak, esan du: "MEDA zehaztasun handiko neurri meteorologikoak ematen ari da, Marteko atmosfera eskala lokaletatik metro batzuetara karakterizatzeko aukera ematen dutenak, planetaren eskala globalean bezala, milaka kilometrora gertatzen denari buruzko informazioa bilduz".

Rover Perseverance

Martera 2021eko otsailaren 18an iritsi zen eta konplexuak diren zazpi tresna zientifiko berri zituen gainean. Horien helburua planetaren gainazala esploratzea da, iraganeko bizitza posible baten erakusleak bilatzea. Gainera, laginak hartzeko egina dago, horiek lurrera ekartzeko eta hala atmosfera xehetasun handiagoz aztertzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X