Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Iraungitako txertoak |
Denboralea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Goiz kaotikoa Bizkaian, euriteen ondorioz

20230117141810_bizkaia_
18:00 - 20:00
Goiz kaotikoa Bizkaian, euriteen ondorioz
Butroe ibaiak gainezka egin du Maruri-Jatabe parean. Asuan, berriz, ur putzuek errepidea moztera behartu dute eta Kadagua ertzean zakuak banatu dituzte bizilagunen artean, badaezpada. Erreka gehienen ur emariak topera doaz, baina uholde arrisku handiena pasa dela adierazi digute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X