GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mendoza: ''Adin txikikoa ahalik eta lasterren aurkitzeko lanean ari gara Ertzaintzarekin eta Fiskaltzarekin''

18:00 - 20:00
Mendoza: ''Adin txikikoa ahalik eta lasterren aurkitzeko lanean ari gara Ertzaintzarekin eta Fiskaltzarekin''
Gipuzkoako Foru Aldundiak bere tutoretzapean duen haur bat falta da joan den igandetik. Antza, haren amak eraman zuen, Donostiako kale batean beste heldu batekin paseatzen ari zen bitartean. Eider Mendoza Gipuzkoako Aldundiko eledunak esan du haur hori lehenbailen aurkitzeko lanean ari direla.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X