NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Arga ibaian, Iruñean

50 urte inguru zituen gizonezkoak, eta hipotesi nagusia da erori egin zela ibaira, buruan kolpe handia baitu.
arga ibaia iruña eitb media
Arga ibaiaren irudietako bat, Iruñea parean. Argazkia: EITB Media

50 urte inguruko gizonezko baten gorpua aurkitu dute gaur Arga ibaian, Iruñean, EITBk jakin ahal izan duenez.

Gizonezkoak kolpe handia zuen buruan, eta horregatik, hipotesi nagusia da erori egin zela ibaira.

Orduek aurrera egin ahala, Iruñeko gizon bat zela egiaztatu du Poliziak.

Ikerketa abian du Polizia Nazionalak zer gertatu den argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago kargatu
Publizitatea
X