Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hotel eta pisu turistikoen lizentzia berriak aldi baterako etetea erabaki du Donostiako Udalak

20230309121749_eneko-goia_
18:00 - 20:00
Hotel eta pisu turistikoen lizentzia berriak aldi baterako etetea erabaki du Donostiako Udalak
Eneko Goia alkateak azaldu duenez, erabakia urtebetez luzatuko da edo gai hau arautuko duen Plan Orokorra onartu arte. Etenaldiak ostatu-mota, hotel eta etxebizitza turistiko guztiei eragiten die, Antigua-Ondarreta, Ategorrieta-Ulia, Erdialdea, Gros eta Ibaeta auzoetako edozein hiri-lursailetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korrika Gipuzkoan sartu da!

Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik barrena sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldea eskualdean. Berastegiko udaleko ordezkariak izan dira lekukoa Gipuzkoara sartu dutenak. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mallopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 6ak aldera Beran espero dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X