GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Astigarragako igogailu batean harrapatutako adingabe talde bat erreskatatu behar izan dute suhiltzaileek

20230319093701_astigarraga-eusk_
18:00 - 20:00
Astigarragako igogailu batean harrapatutako adingabe talde bat erreskatatu behar izan dute suhiltzaileek
Arrobitxulotik Santio Zeharra auzora igarotzeko igogailu publikoan gertatu da. Bide erdian ataskatuta geratu da eta, azkenean, suhiltzaileek igogailuaren kristalak apurtu behar izan dituzte adingabeak bertatik ateratzeko. Denak onik daude.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X