IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Apirileko KPI aurreratua, hauteskundeetarako hilabete eta San Prudentzio eguna

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Armentiako erromeria, iaz. EITB Media.
Armentiako erromeria, iaz. EITB Media.

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, apirilak 24, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Apirileko KPI aurreratua: INEk apirileko KPI aurreratua jakinaraziko du. Martxoko behin betiko datua % 3,1ekoa izan zen. 

- Hilabete hauteskundeetarako: Udal eta foru hauteskundeetarako hilabete justu falta denean, alderdi politikoek kanpainaurreko ekitaldiak areagotuko dituzte 

- San Prudentzio eguna: Gaur egun handia da Araban, San Prudentzio eguna. Ohi legez, Armentian erromeria izango da gaur. Ekitaldiak 11:00etan hasiko dira, basilikako mezarekin, eta 12:00etatik aurrera izango dira gainerakoak. 18:00etatik aurrera, dantzaldia izango da El Caseron aparkalekuan, Berrizturen eskutik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

VacaPop, ganadua erosi eta saltzeko aplikazioa: “Edadekoak ere hasi dira, pixkanaka, erabiltzen”

Inora joan beharrik gabe abereak saldu eta erosteko helburuarekin sortu da VacaPop mugikorrerako aplikazioa. Azoken zain egon barik, Internet bidez behiak, zaldiak, ahuntzak, landako makinaria eta bazka saldu eta erostea posible da honezkero.  Oier Aizpuru eta Aitzol Gorospe abeltzain gazteek adierazi dutenez, oso erraza eta azkarra da. Nabarmendu dute, halaber, tratuak era tradizionalean ixten direla, alegia, aurrez aurre. 

Gehiago ikusi