eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Termometroak 30 ºC-ra iritsiko dira bihar

Oro har, tenperatura maximoak 20-25 ºC-ren bueltan ibiliko dira Euskal Herrian aste guztian zehar. Afrikatik etorritako aire-masa beroak tenperatura nabarmen igoaraziko du. Astebururako, ordea, euria espero da.
Pertsona bat iturrian freskatzen. Argazkia: EITB Media.
Pertsona bat iturrian freskatzen. Argazkia: EITB Media.

Bero handia egingo du bihar, asteazkenarekin, Euskal Herri osoan zehar, Euskalmeten iragarpenaren arabera. Afrikatik etorritako aire-masa beroak tenperatura nabarmen igoaraziko du; beroenak 30 ºC ingurukoak edo altuagoak izango dira. Haizeak hego-ekialdetik joko du, zeruan tarteka erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira, baina ostarte zabalak izango dira. Gauean, baliteke kostaldean haizeak ipar-mendebaldera egitea.

Bilbon eta Guardian, maximoak 32 ºC-koak izatea espero da; Iruñean, Gasteizen eta Baionan, 31 ºC-koak; eta kostaldean izango dira baxuenak, 30 ºC ingurukoak. 

Gainerakoan, aste guztian zehar termometroek gorabehera handirik ez izatea aurreikusten da.

Gaur, asteartea, giro eguzkitsua gailenduko da eta tenperaturak gora egingo du. Kostaldean, 20 ºC-ren bueltan ibiliko dira termometroak; barnealdean, aldiz, 25-26 ºC-ren inguruan. Tenperatura minimoak, ordea, jaitsi egingo dira, eta Araban eta Nafarroan hotz egingo du goizaldean. Lehen orduetan, lainoa eta lanbroa agertuko da barnealdeko hainbat txokotan, baina zerua hodei gutxirekin agertuko da gainerako orduetan, goi-hodei batzuekin.

Asteazken gauerako espero den ipar-mendebaldeko haizeak nabarmen jaitsiko du tenperatura, eta ostegunean, beroenak 21-23 ºC inguruan kokatuko dira. Ostiralerako, termometroak apur bat igotzea aurreikusten da, baina, oro har, aste guztiko joera berdina izango dute; 22 ºC kostaldean eta 25 ºC barnealdean. 

Asteburura begira, ordea, aldaketa aurreikusten du Euskal Meteorologia Agentziak, eta badirudi euria egingo duela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X