UHOLDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berako Udala: ''Txosten teknikoak prestatzen ari gara, ahalik eta dirulaguntza gehien lortzeko''

18:00 - 20:00
Berako Udala: ''Txosten teknikoak prestatzen ari gara, ahalik eta dirulaguntza gehien lortzeko''
Uholdeek eragindako kalteak zenbatzen hasteko eguna da gaur Beran. Patxi Castillo zinegotziak jakinarazi duenez, bi laguntza-lerro aurreikusi dituzte, oraingoz: batetik, Nafarroako Gobernuak zuzenean eman ditzakeenak, eta bestetik, hondamendi eremu izendatuz gero, Madrildik iritsi daitezkeenak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X