IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Parrizidio saiakera Fiteron, postaz bozkatzeko azken orduak eta Donostiako Jazzaldia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Correosen bulego bat. Artxiboko argazkia: EFE
Correosen bulego bat. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, uztailak 21, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Parrizidio saiakera Fiteron: Ama bat ustez 3, 5 eta 9 urteko hiru seme-alabak hiltzen saiatu zen atzo, Nafarroako Fitero udalerrian. ZIUn larri jarraitzen du 3 urteko haurtxoak.

- Posta bidez bozkatzeko azken orduak: Posta bidez bozkatzeko epea 14:00etan amaituko da. Horrenbestez, Correosek egindako eskaera onartu du Hauteskunde Batzordeak. Posta enpresaren aburuz, dokumentazioa jasotzeko helbidea aldatu zutenen kasuetan, banaketa errazteko aukera emango du epea luzatzeak. Correos.es atarian kontsulta daitezke bulegoen ordutegiak. 

- Donostiako Jazzaldiaren hasiera: Euskal musika eta dantza, brass bandak eta New Orleanseko jazza uztartzen dituen kalejirak giroa prestatuko du, Donostiako 58. Jazzaldirako, ostiraletik aurrera hirian, besteak beste, Kenny Barron, Arima Soul, Norah Jones, Ben Harper eta Pat Metheny hartzeko. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X