SORPRESA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lagunek omenaldia egin diote Gorka Ortiz de Urbinari, Zeledon gisa egingo duen azken urtean

Gorka Ortiz de Urbina omenaldia egin dioten lagunekin
18:00 - 20:00
Lagunek omenaldia egin diote Gorka Ortiz de Urbinari, Zeledon gisa egingo duen azken urtean
Gorka Ortiz de Urbinaren lagun hurbilenek omenaldi hunkigarria egin diote Gasteizko La Taskan, urtero abuztuaren 4an hamaiketakoa hartzen duten tabernan. Ohorezko aurreskuaren ondoren, "Gure Zeledon" jartzen duen txapela oparitu diote. Gorka Ortiz de Urbina oso hunkituta agertu da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

VacaPop, ganadua erosi eta saltzeko aplikazioa: “Edadekoak ere hasi dira, pixkanaka, erabiltzen”

Inora joan beharrik gabe abereak saldu eta erosteko helburuarekin sortu da VacaPop mugikorrerako aplikazioa. Azoken zain egon barik, Internet bidez behiak, zaldiak, ahuntzak, landako makinaria eta bazka saldu eta erostea posible da honezkero.  Oier Aizpuru eta Aitzol Gorospe abeltzain gazteek adierazi dutenez, oso erraza eta azkarra da. Nabarmendu dute, halaber, tratuak era tradizionalean ixten direla, alegia, aurrez aurre. 

Gehiago ikusi