Ipar Euskal Herria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elkarretaratzea deitu dute gaurko Baionako bestetako hilketa eta sexu-erasoak salatzeko

Bilkura 18:00etan izango da, Baionako herriko etxearen aurrean, peñek, ostalariek eta PAF elkarte feministak deituta. Oposizioak besta ereduaren inguruko hausnarketa eskatu dio, beste behin, auzapezari.
Baionako bestetan eraso matxistak salatzeko elkarretaratzea egin zuten feministek.
Baionako bestetan eraso matxistak salatzeko elkarretaratzea egin zuten feministek. EITB Media

Besten lehen egunean, Baiona Ttipian hiru gizonen jipoia jaso eta astebetera hil den 46 urteko gizonaren kasuak samina eta haserrea eragin ditu Lapurdiko hiriburuan. Gaur arratsalderako, elkarretaratzea deitu dute gizarte eragileek Baionako herriko etxearen aurrean, hilketa hori eta jaietan gertatutako lau sexu-erasoak salatzeko.  

Baionako peñek, ostalaritza eta auzotarren elkarteek eta PAF elkarte feministak egin dute deialdia, "biolentziarik ez" lelopean

46 urteko gizasemea lurrean etzanda aurkitu zuten uztailaren 26an, larri, Kortsarioen Kaian dagoen jatetxe baten ondoan. Nonbait, etxe atarian txiza egiten ari ziren hiru gizoni kargu hartu zien, eta horiek kolpeka erantzun zioten. Ihes egin zuten gero. Poliziak lekukoak eskatu ditu, eta ustezko erasotzaileetako baten erretratua zabaldu du. 

Hilketak besten ereduaren inguruko eztabaida ekarri du mahai gainera, eta oposizioak hausnarketa egiteko deia egin dio herriko auzapezari. Baionako bestetan marka guztiak hautsi dituzte aurten, 1.300.000 bisitari jaso baitituzte. 

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X