Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eraildako emakumeen seme-alabentzat ia 6.000 euroko laguntzak bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak dekretuaren aurreko agindua onartu du. Zenbait izapideren ondoren, gobernu bileran onartuko du.
Emakumeen seme-alabak ere indarkeria matxistaren biktimak dira.
Emakumeen seme-alabak ere indarkeria matxistaren biktimak dira. Argazkia: Pixabay

Eusko Jaurlaritzak indarkeria matxistaren ondorioz hildako emakumeen seme-alabei laguntza ekonomikoa emateko bidea abiatu du, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak onespen-agindu bat sinatuta, dekretua Gobernu Kontseiluan behin betiko onartu aurretik.

Aginduak urtean 5.760 euroko laguntza aurreikusten du (Ondorio Anitzeko Errentaren Adierazle Publikoaren % 80) amaren edo tutorearen hilketa matxistaren unean adingabeak ziren EAEn erroldatutako pertsonentzat, 18 urte bete arte, edo, desgaitasuna, mendekotasuna edo ikasketa arautuak egiten ari diren kasuetan, 25 urte bete arte. % 33ko ezintasuna edo mendekotasuna izanez gero, zenbatekoa bikoitza izango litzateke.

Gainera, 2003ra arteko atzeraeraginez, 10.000 euroko laguntza bakarra ere aurreikusten da. Eusko Jaurlaritzaren kalkuluen arabera, 40 bat pertsonak jasoko dute.

Agindua onartu ondoren, honako izapideak falta dira neurria indarrean sartzeko: entzunaldia eta jendaurreko informazioa, txostenen eskaera eta, azkenik, gobernu bileran onartzea, EHAAn argitaratu aurretik. Behin betiko onartzeko unea ez dago oraindik zehaztuta, aurretiazko izapideen araberakoa baita.

2003tik 53 emakume hil dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan, Emakundek jasotako datuen arabera. 2012ra arteko kasuetan ezin da jakin emakume horiek seme-alabarik edo tutoretzapeko adingaberik zuten. Sailak 2012a baino lehenagoko datuen zenbatespena egin du, eraildako emakumeen adina kontuan izanda.

Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak esan duenez, "laguntza honek kaltea konpontzen laguntzen du eta adingabeei laguntza ematen die".

"Datorren urterako 450.000 euroko aurrekontua egin da, baina laguntza hori eskubide subjektiboa da. Partida handitu egin daiteke, eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak kudeatuko du. Eskaerak Zuzenean bidez egin daitezke", azaldu du Amilibiak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X