Bilboko Aste Nagusia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Izaskun Pinedok eta Aiora Renteriak jaiez gozatzera gonbidatu dituzte herritar guztiak

Bilbon festa hasteko ordu gutxi falta direnean, Izaskun Pinedo, txupinera gisa, eta Aiora Renteria, pregoilari gisa, bizitzan inoiz ahaztuko ez duten esperientzia bati hasiera emateko irrikan daude.
18:00 - 20:00
Izaskun Pinedok eta Aiora Renteriak jaiez gozatzera gonbidatu dituzte herritar guztiak
Bilbon festa hasteko gutxi falta denean, Izaskun Pinedo, txupinera gisa, eta Aiora Renteria, pregoilari gisa, bizitzan inoiz ahaztuko ez duten esperientzia bati hasiera emateko irrikan daude. Halaxe kontatu diote EITBri.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X