MIGRAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi polizoi topatu dituzte Pasaiako portuko zamaontzi batean

Albaniar-kosovar jatorriko bi pertsona horiek Pasaiatik Erresuma Batura zihoan ferry batean aurkitu dituzte, ibilgailu batean gordeta.

Atzo Guardia Zibilak bi polizoi topatu zituen Pasaiako portuan zegoen zamaontzi batean. Ibilgailuak garraiatzen ditu ontzi horrek eta Erresuma Batua du helmuga.

Albaniar-kosovar jatorriko bi pertsona horiek zamaontzi barruan zegoen ibilgailuetako batean zeuden ezkutuan gordeta, Guardia Zibilaren iturriek baieztatu dutenez.

Aipaturiko bi pertsona horien kontrako salaketak eta espedienteak zabaldu ondoren, Polizia Nazionalaren esku gelditu dira.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu