40.500 migratzaile baino gehiago iritsi dira Kanaria uharteetara 2023an
40.500 migratzaile baino gehiago iritsi dira Kanaria uharteetara 2023an, larrialdi taldeek kaian bertan bildutako eta EFE agentziak bildutako datuen arabera.
Bizirik erreskatatu dituzten 40.545 pertsonetatik, 8.319 adingabeak dira (% 20,5) eta 2.733 emakumeak (% 6,7).
Ostiral honetan bertan, 246 migratzaile iritsi dira Kanarietako kostaldera, Saharaz hegoaldeko Afrikatik kaiukoetan zihoazenak. Saharaz hegoaldeko 65 gizon Kanaria Handiko kostaldetik 18 miliara erreskatatu zituen Macondo erreskate-ontziak, eta Arguineguingo kaira eraman zituzten. Adhara ontziak 119 pertsona zeramatzan beste kaiuko bat erreskatatu zuen, tartean hiru emakume eta bi adingabe, guztiak Saharaz hegoaldekoak, eta Hierroko Restingako porturaino eraman zituzten. Portu horretaraino eraman zituzten, halaber, arratsaldeko azken orduan, kaiukoan zihoazen beste 62 gizon.
Hain zuzen ere, Hierro uhartea izan da aurten migratzaile gehien jaso dituena, guztien % 37. Kanaria uharteetatik txikiena da, eta 11.700 biztanle inguru ditu. Bada, 2023ko maiatzetik, guztira 14.951 migratzaile iritsi dira hara kaiukoetan, 3.654 adingabe eta 633 emakume tartean. 2023an Mediterraneoko ibilbidetik Espainiara abenduaren 15era arte iritsi zirenak (14.312) baino gehiago dira, beraz, bertatik heldutakoak. Gehienbat Senegal, Gambia edota Mauritaniatik abiatzen diren ontziak zuzentzen dira Hierro uhartera. Lau eta zazpi eguneko zeharkaldia da, eta gutxieneko nabigazio-ezagutzak behar dira.
Kanarietan iritsieta-fluxu handiena izan duten uharteen artean, Lanzarote izan da bigarrena, guztien % 22 bertara heldu baitira; 8.858 pertsona lehorreratu dira bertan, oso txalupa prekarioak erabilita, 1.368 adingabe eta 815 emakume tartean. Maroko eta Mendebaldeko Saharatik abiatzen diren pateren eta ontzi pneumatikoen fluxurik handiena jasotzen du Lanzarotek, eta kaiukoena baino ibilbide laburragoa egiten dute horiek.
Tenerifera 6.935 pertsona iritsi dira (guztien % 17); horietatik 1.765 adingabeak ziren eta 281 emakumeak.
Kanaria Handira 6.757 etorkin heldu dira (guztien % 16,6), 1.181 adingabe eta 554 emakume tartean.
Fuerteventurara 2.999 pertsona iritsi dira aurten (guztien % 7,4); horietatik 1.765 adingabeak ziren eta 281 emakumeak.
Azkenik, Gomerara 36 migratzaile (hiru adingabe eta emakume bat tartean) zeramatzan kaiuko bat iritsi zen abuztuan, uharte horrek urte osoan jaso duen ontzi bakarra.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.