2023KO BALANTZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Foruzaingoak 2.370 pertsona atxilotu edo inputatu zituen iaz, aurreko urtean baino % 10 gehiago

Batez beste, egunean sei atestatu bidali zituzten Nafarroako epaitegitara. Ondarearekin edo genero-indarkeriarekin lotutako delituak izan ziren gehienak.
Atxiloketa baten irudia
Atxiloketa baten irudia. Argazkia: Nafarroako Gobernua

Nafarroako Foruzaingoak 2.370 pertsona atxilotu eta inputatu zituen iaz (1.576 atxilotu eta 794 ikertu), aurreko urtean baino % 10 gehiago. Izan ere, 2022. urtean 2.162 atxiloketa eta inputazio egin zituzten. 

Delituei begiratuta, nabarmentzekoak dira ondarearekin eta ordena-sozioekonomikoarekin lotutakoak (383 atxilotu eta ikertuak), genero-indarkeriakoak (370 atxilotu eta ikertuak), lesioak (154 atxilotu eta ikertuak), ordena publikoaren aurkakoak (154 atxilotu eta ikertuak) eta askatasun eta indentitate sexualaren aurkakoak (106 atxilotu eta ikertuak).

Horrez gain, 582 gidari trafikoaren eta bide-segurtasunaren aurkako delituetan nahastuta egon dira (535 ikertu eta 47 atxilotu), eta horrek esan nahi du egunean gidari bat baino gehiago deitu behar izan dutela epaiketa azkarra egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X