ESKOLA-JAZARPENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako ikastoletan Lehen Hezkuntzan eskola-jazarpen kasuak % 10 jaitsi dira KiVa plana ezarri zenetik

2016an ezarri zuten KiVa bullying kasuei aurre egiteko programa finlandiarra Foru Gobernuko 15 ikastoletan. Prebentzioan begirada jarrita, ikasleen jarreretan eragitea da helburua.
Tuterako Argia Ikastola, artxiboko irudi batean.
Tuterako Argia Ikastola, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media

Eskola-jazarpen kasuak ia hamar puntu jeitsi dira, % 16tik % 6ra, Nafarroako ikastoletako Lehen Hezkuntzako ikasleen artean, orain zazpi urte Finlandiako Turku  Unibertsitatearen KiVa programa ezarri zutenetik. Bullying kasuei aurre egitea da plan horren helburua, eta Foru Gobernuko 15 ikastoletan dago martxan 2016tik. 

Gaur, programaren emaitzen berri eman dute, Iruñean egin duten agerraldi batean, Josu Reparaz eta Janire Gracia Nafarroako Ikastolen Federazioko zuzendariak eta arduradun pedagogikoak, hurrenez hurren. Pozik agertu dira ondorioekin, baina aitortu dute lortu nahi duten helburutik oraindik urrun daudela. "Nafarroako ikastolen helburua jazarpenik ez egotea da".

Zure interesekoa izan daiteke: Zertan datza KiVa plana?

Prebentzioan begirada jarrita, ikasleen jarrerak aldaraztea bilatzen du KiVa planak. Zazpi urteren buruan, % 10 egin du behera jazarpena jasaten dutenen kopurua eta % 7 bullying kasuak eragiten dituztena. Turkuko Unibertsiteak egin du programaren jarraipena, eta bertako adituek atera dituzte ondorioak.

Orotara, 4.254 ikasle eta 739 irakasle ari dira programan parte hartzen. Graciaren arabera, hezkuntza komunitate osoaren parte-hartzea ezinbestekoa da. Esan duenez, "froga ziurretan oinarrituta dago programa, hau da, zientifikoki frogatu da KiVaren eraginkortasuna". Bullying kasuak agertzen direnerako, esku hartze eredu bat ere eskaintzen du planak.

Bigarren Hezkuntzako zentroetan, berriz, 2019an ezarri zuten programa, eta orain arte bildutako datuen arabera, eragin txikiagoa izan du.

Besteak beste, KiVak jazarpen kasuei aurre egiteko tresnak eta materiala eskaintzen dizkie eskolei, eta bi astez behin tutoretza orduan lantzen da material guztia modu ludikoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X