Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da Zumaia eta Getaria artean ontzi bat irauli ostean

20240126105343_getaria-zumaia-ontzia-istripua_
18:00 - 20:00
Gizon bat hil da Zumaia eta Getaria artean ontzi bat irauli ostean
47 urteko gizon baten gorpua atzeman dute bart uretan, Zumaia eta Getaria artean, bere ontziak irauli ostean. Ontzian zihoazen beste bi gizonak, 37 eta 43 urtekoak, Orroagako hondartzako arroken artetik erreskatatu dituzte hipotermia zantzuekin (irudiak: Gipuzkoako Gurutze Gorria).

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X