Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Sexu erasoak Azpeitian, greba Bilbobusen eta Tuvisan eta Irratiaren Nazioarteko Eguna

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Elkarretaratzea Azpeitian
Elkarretaratzea Azpeitian. Argazkia: EITB

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko otsailak 13, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Sexu erasoak Azpeitian: Gizon bat atxilotu dute Azpeitian (Gipuzkoa) bi sexu erasorekin lotura duelakoan. Erasoen berri izan orduko, Azpeitiko Udalak bertan behera utzi ditu egunotarako deituta zituen ekitaldi guztiak

- Greba Bilbobusen eta Tuvisan: Bilbobuseko langileek greba eguna dute gaur, otsailak 13. 24 orduko mobilizazioak deitu dituzte, hain zuzen ere, hitzarmen duin baten alde egiten ari diren protesten baitan. Tuvisan ere planto egingo dute gaurkoan, eta, aurreikusitakoaren arabera, aste osoan, enpresa batzordeak eta zuzendaritzak ez baitute oraindik hurrengo bilerako data itxi.

- Irratiaren Nazioarteko Eguna: Irratiaren Eguna den honetan, programazio berezia eskainiko dute EITBren estudioetatik ere. Egunero 22,6 milioi pertsonak entzuten dute irratia, eta entzule bakoitzak 93 minutu ematen ditu horretan, Estudio General de Mediosen (EGM) 2023an emandako azken datuaren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X