Fenomeno astronomikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ilargi eklipsea izango da martxoari agur esateko

Ilunantz eklipsea izango da (ilargia, lurra eta eguzkia lerrokatuko dira) astelehen honetan 05:53etik 10:32ra, baina Euskal Herritik ia ez da nabariko.
Ilargia. Argazkia: EITB
Ilargia. Argazkia: EITB

Datorren astelehen goizaldean, ilunantz eklipsea egongo da ikusgai Ozeania ekialdean, Amerikan, Afrika mendebaldean eta Europan, baina Euskal Herritik ia ez da nabariko.

Eklipse mota hori ilargia (betea), lurra eta eguzkia lerratu, eta ilargia elurrak egiten dion itzalean sartzen denean gertatzen da.

Eklipseak 4 ordu eta 39 minutu iraungo du, 05:53tik 10:32ra, eta ilargiaren % 96 geratuko da itzalean.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X