Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Indarkeria matxistaren biktimentzako baliabideak jasotzen dituen gida berrargitaratu du Jaurlaritzak

"Emakumeen aurkako indarkeria matxista: zer egin dezaket?" gidaren bertsio ezberdinak egin dituzte, sei hizkuntzatara itzuli baita, eta hiru ale baititu.
Satevi zerbitzua. EFEren artxiboko irudia.
Satevi zerbitzua. EFEren artxiboko irudia.

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, beste hainbat erakundek eta sailek lagunduta, indarkeria matxista jasaten duten emakumeei zuzendutako zerbitzu gida berrargitaratu du. 

"Emakumeen aurkako indarkeria matxista: zer egin dezaket?" gidan labur eta argi azaltzen dira euskal administrazioek indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko dituzten baliabide eta zerbitzuak. 

Sei hizkuntzatara itzuli dute gida, eta hiru ale ezberdin argitaratu (bakoitzak bi hizkuntza jasotzen ditu): euskara-gaztelania, arabiera-frantsesa eta errumaniera-portugalera. Bestalde, bi bertsio ezberdin idatzi dituzte: mintzaira argia eta irakurketa erraza (ulermen arazoak dituzten pertsonei zuzenduta).

Indarkeria matxistaren biktimentzako telefonoa Indarkeria matxistaren biktimentzako telefonoa

Bertsio digitalak, bestalde, lotura honetan daude eskuragai.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X