Bozketa-orduetan luzapenik egin gabe itxi dira hautetsontziak
Azkenean ez da luzapenik izan Kataluniako hauteskundeetako bozketa-ordutegietan, aukera hori baztertu baitute probintzietako hauteskunde batzordeek.
Kataluniako hauteslekuak eta 09:00etatik zabalik izan diren 8.940 mahaiak 20:00etan itxi dituzte, kobre lapurreta baten ondorioz Rodalies zerbitzuan izandako gertakariek markatutako egun batean.
ERCk eta Juntsek igandeko hauteskunde eguna luzatzeko eskatu diete arratsaldean probintziako hauteskunde batzordeei, baina eskaera horiek atzera bota dituzte.
Hauteskunde Batzorde Nagusiak Kataluniako probintzietako hauteskunde batzordeen esku utzi du bozketa-ordutegiak luzatzeko aukera, Renferen Rodalies enpresaren lineatan izan den matxuraren ondorioz hautesleak mahaietara garaiz iristeko "baliabide alternatiborik ez" dela egon baieztatuz gero.
Tarragona, Lleida eta Girona lurraldeetako hauteskunde batzordeek eskaerari erantzunez arratsaldean emandako ebazpenean, Hauteskunde Batzorde Nagusiak ohartarazi du hauteskunde-legedian "salbuespenezko izaera" duela bozketa-ordutegia luzatzeak.
Horren arabera, Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren (HAOLO) 84. artikuluak bi kasutan baino ez du aurreikusten salbuespen hori: "boto-txartelik ez egoteagatik edo halabeharrez bozketa eten behar izan denean". Hori esanda, baimena eman du batzordeek botoa emateko ordutegia luzatzea onar dezaten "beharrezkotzat jotzen duten beste", betiere "datuekin frogatzen bada hautesleek ez dutela hauteslekuetara iristeko baliabide alternatiborik izan".
Hain zuzen ere, Tarragonako, Lleidako eta Gironako lurralde batzordeek arratsaldean igorri diote eskaera Hauteskunde Batzorde Nagusiari. Bartzelonakoak, bestalde, txosten bat eskatu dio Renferi, erabakia hartu aurretik.
ERC eta Junts alderdiek ere hauteskunde egunean bozkatzeko ordutegia luzatzeko galdegin diete probintzietako hauteskunde batzordeei, kobre lapurreta baten ondorioz aldirietako trenetan gorabeherak izaten ari direlako.
Juntsek, zehazki, eskaera lau probintzietako hauteskunde batzordeei egitea aurreikusi du, eta ERCk, Bartzelonakoari eta Tarragonakoari.
Kataluniako hauteskunde egunean Montcada Bifurcacio geltokian izan den kobre lapurreta baten ondorioz gaintentsio elektrikoa izan da eta Kataluniako Rodalies tren-zerbitzu ia osoari eragin dion matxura orokorra sortu du. Oraingoz, ezin da jakin noiz berreskuratu ahal izango den normaltasuna.
Hainbat dira kaltetutako lineak, eta trenek ezin dute ez Bartzelonara sartu ez handik irten. Sarrerakoan, Santsen, Badalonan (R1) eta Montcadan (R2 iparra) gelditu behar dute. R3 linea zerbitzurik gabe dago, eta R7 eta R8 lineetan (maiztasun gutxiagokoak biak) errepidez ari dira bideratzen jendea.
Kataluniako Gobernuak "onartezintzat" jo ditu gaur Renfeko Rodalies zerbitzuan izaten ari diren gorabehera orokorrak, eta ohartarazi du katalanen boto-eskubideari eragin diezaioketela.
Botoa eman ostean, Pere Aragones Generalitateko presidente eta hautagaiak mezu bat helarazi die Rodaliesen erabiltzaileei, "urteetan pilatzen joan den desinbertsio baten ondorioz sortutako enegarren gertakaria" pairatzen ari direlako. Hala, "Rodalies sarearen arduradunei" (Renfe eta Adif) eskatu die "ahal dutena egin dezatela zerbitzua ahalik eta arinen berreskuratzeko" eta "herritarren mugikortasunari ahalik eta gutxien eragiteko". "Tamalez, gaurkoa bezalako gertakariak ez dira salbuespena, eta hauteskunde egun batean bereziki larria da gertatzen ari dena", esan du.
Ikerketa martxan
Maria del Mar Ruiz Adif tren-azpiegituraren kudeatzailearen komunikazio-arduradunak adierazi duenez, kablea lapurtu duten tokia Bartzelonatik gertu egoteak larriagotu egin du arazoa, "komunikazio-korapilo oso garrantzitsu batean izan baita, seinale eta orratz-aldaketa asko dituen puntu batean".
Gainera, are gehiago larritu da egoera, gaintentsioaren ondorioz Bartzelonako tuneletan bi sute izan baitira. Ruizen esanetan, lapurretaren ondorioz sute bat piztu da Montcadan estazio horretako seinaleztapen, komunikazio eta segurtasun sistemetan. Goizaldean piztutako suteetako bat 10:00ak arte ezin izan dute itzali.
Kataluniako Rodalies tren-zerbitzuan azken urteetan lapurreten ondorioz izan diren gorabehera larrienak dira gaurkoak, baina maiz izaten dira lapurretak; urteko lehen lau hilabeteetan, esaterako, horrelako 46 lapurreta zenbatu dituzte.
Garraio Ministerioak uste du gaurko kobre lapurreta "nahita" egin dutela sarbide zaileko leku batean, eta, esan duenez, lapurrek ez dute kobre asko eraman. Gertakariaren ezaugarriak ez datoz bat ohiko kobre lapurreta batekoekin, baina polizia-ikerketak argituko du, horren esanetan, hauteskundeekin zerikusirik duen.
Generalitateko, Renfeko, Adifeko, Bartzelonako Udaleko eta Mossoetako ordezkariek bilera egingo dute gaur arratsaldean astelehenera begira badaezpadako garraio-plan bat diseinatzeko, ordurako Rodalieseko tren-zerbitzuen arazoak konponduta ez badaude erabiltzaleei garraiobide alternatiboak eskaintzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Teruelgo aireportua hegazkinez beteta dago, ezin direlako Ekialde Hurbilera itzuli gerraren ondorioz
Ostiral honetan 10 hegazkin komertzial lurreratu dira, gehienak Qatar Airlines konpainiakoak. Teruelgo aireportua 140 hegazkinen aparkaleku izan zen pandemian.
Athleticek gaitzetsi egin ditu Jon Uriartek jasotako mehatxuak eta bere “babes osoa” adierazi dio
Erakundeak adierazi duenez, "errespetua irmo aldarrikatuz baino ez dugu gizarte eta Athletic hobea eraikiko".
Martxoaren 23an irekiko dute Osakidetzako EPErako izen-ematea
Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira, eta horietan LEP eredu berri bat ekarriko du: test motako azterketak egingo dituzte eta nota hurrengo deialdietarako erreserbatuko da.
Euskal Herrian Euskarazek CCOO sindikatuaren mehatxua salatu eta mobilizatzeko deia egin du
Euskal Herrian Euskarazen agerraldia. Argazkia: EITB Media
Ramadanaren amaiera jendetsua Euskal Herrian
Ehunka musulman bildu dira Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute egunez. Argia egon den orduetan, ez dute jan, ez dute edan (ezta urik ere), ez dute erre eta ez dute sexu-harremanik izan.
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.