Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Efemeridea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Duela 34 urte Ordizian bota zuen kazkabar erauntsia gogora ekarri dugu

20240519200744_kazkabarra-ordizia-goierri-19900519_
18:00 - 20:00
Duela 34 urte Ordizian bota zuen kazkabar erauntsia gogora ekarri dugu
1990eko maiatzaren 19an arrautzen neurriko kazkabarra edo harria bota zuen Ordizian eta inguruetan. Kalte materialak oso handiak izan ziren, auto, beira, teilatu eta abar kaltetu baitziren. Ondo gogoan dute ordiziarrek non zeuden kazkabar-erauntsia izan zenean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X