epaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Daniel Sanchori biziarteko kartzela zigorra ezarri diote Edwin Arrieta erailtzea egotzita

Rodolfo Sancho aktorearen semeak 107.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio kirurgialari kolonbiarraren familiari. Arrieta erailtzea, horren gorpua zatikatzea eta lapurtzea egotzi diote. Fiskalak hiltzera kondenatzea galdegin zuen, baina epaileak zigorra murriztu dio, justiziari laguntzeagatik.
Sancho, artxiboko irudi batean.
Sancho, artxiboko irudi batean. EFE

Daniel Sancho espainiarrari,  Rodolfo Sancho aktorearen semeari, biziarteko kartzela zigorra ezarri diote Edwin Arrieta kirurgialari kolonbiarra erailtzea leporatuta, gaur ezagutarazi duten epaiaren arabera. Krimena duela urtebete egin zuen Sanchok, Thailandian. 

Samuiko (Thailandia hegoaldea) Lurralde Auzitegia herrialdean 10:55 zirenean (05:55ean, Euskal Herrian) hasi da epaia irakurtzen. Azaldu duenez, Fiskaltzak egindako eskaera (heriotza zigorra) murriztea erabaki du, Sanchok justiziari lagundu ziola argudiatuta. Aurretiaz pentsatutako erailketa egitea, gorpua zatitzea eta Arrietaren pasaportea lapurtzea egotzi dizkio, eta delitu horiengatik errudun jo du epaileak. 

Sanchok Arrietaren gorpua zatitu zuela aitortu zuen, eta hilketa "istripua" izan zela defendatu. 

Zigorra ez ezik, Edwin Arrietaren familiari eman beharreko kalte-ordaina ere zehaztu du epaileak. Lau milioi baht, 107.000 euro, izango dira. 

Thailandiako Fiskaltzak akusazioan jasotako hiru delituak aintzat hartzea ebatzi du epaileak. Hori horrela, epaiarekin "pozik" agertu da. Arrietaren senitartekoak ere "oso pozik" azaldu dira Sanchok jasotako zigorrarekin. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X