Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Bilbo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Indarrean sartu da Bilbobuseko neguko ordutegia

Igande honetatik aurrera, linea guztietako ordutegiak ohikoak izango dira berriro. Bilboko Udaleko webgunean, app-ean eta erabiltzaileen arreta bulegoan kontsulta daitezke ordutegi guztiak.
Bilbobuseko autobus baten irudia. Argazkia: UGT
Bilbobuseko autobus baten irudia. Argazkia: UGT

Udako hilabeteen ondoren, Bilbobusek neguko ordutegiari eutsiko dio berriro. Bilboko Udalak jakinarazi duenez, igande honetan hasiko da neguko ordutegia, eta linea guztietako ordutegiak ohikoak izango dira.

Bilboko Udaleko webgunean, app-ean eta erabiltzaileen arreta bulegoan kontsulta daitezke ordutegi guztiak.

Hala ere, "Bilbao City View" autobus turistikoak ohiko ordutegiari eutsiko dio irailaren 30era arte: 10:30etik 19:30era, eta irteera 30 minuturik behin.

Udalak gogorarazi du autobusen udal zerbitzuak ordutegiak eta maiztasunak eguneratzen dituela garai jakin batzuetan, "erabiltzaileen beharretara egokitzeko helburuz".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X