Gasteiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazte batek Tuvisako gidari bati eraso dio Gasteizen, eztabaida bat tarteko autobusetik bota ostean

Tuvisak "irmo" gaitzetsi du "beharrean ari zen lankidearen aurkako erasoa", eta elkarretaratzea deitu du astelehenerako.
Tuvisako autobus bat
Tuvisako autobus bat. Artxiboko argazkia: EFE

Tuvisako —Gasteizko autobusen udal elkartea— enpresa batzordeak elkarretaratzea deitu du astelehenerako, asteartean autobus elektriko adimenduna gidatzen ari zen lankideak jasandako erasoa salatzeko. Hala, 19:00etan, Zaramaga kaleko lehenengo zenbakian egingo dute protesta, hari "babesa" agertze aldera.

Ohar batean, irmo gaitzetsi dute "beharrean ari zen lankidearen aurkako erasoa", eta horrelako ekintzak "onartezinak" direla adierazi dute.

Gazte batek egin zion eraso. Dirudienez, erasotzaileak ez zion beste bidaiari bati lekurik utzi nahi izan, aldameneko eserlekuan bere patinetea zuelako. Bi bidaiarien arteko eztabaidan sartu zen orduan gidaria, eta autobusetik bota zuen bidaiari gaztea. Orduan egin omen zion eraso.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X