TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ilararik ez AP-68an, Orozko parean, ia zortzi orduko korapiloaren ostean

Bi kamioik eta bi autok istripua izan dute 05:30ean, Gasteizko noranzkoan, eta autobidea guztiz itxi behar izan dute ibilgailuak eta errepidera jausitako zama kendu eta bidea garbitzeko. Ilara luzeak sortu dira. Pertsona bat zauritu da ezbeharrean.
AP-68, Orozko, gaur goizean.
AP-68, Orozko, gaur goizean. Argazkia: EITB Media

Ia zortzi orduko kaosaren ostean, bere onera etorri da zirkulazioa AP-68 errepidean, Orozko (Bizkaia) parean. Hainbat ibilgailuren arteko talka izan da goizean goiz, eta autobidea lau orduz egon behar izan da guztiz itxita. 13:00etan, Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zehaztu duenez, ez zegoen ilararik, bi errei itxita zeuden arren. Azpimarratu dute bidea garbitzen amaitu ostean berriro zabalduko dituztela erreiak.

Ezbeharra 05:30ean jazo da, Bizkaiko udalerriaren parean eta Gasteizko noranzkoan. Bi kamioik eta bi autok talka egin dute. Kamioietako batek plaka metalikoak zeramatzan, eta horietako batzuk errepidera erori dira. Hala, traba egiten zutela eta, 07:00etatik 11:00etara, zarratuta egon da autobidea.

Zirkulazioa Aretako (Araba) ordainlekutik bideratu dute, eta sei kilometrorainoko ilarak sortu dira Gasteizko noranzkoan.

Ezbeharrean emakume bat zauritu da, eta ospitalera eraman dute, Segurtasun Sailaren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X