EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako Pasealeku Berria eta Haizearen Orrazia, itxita denboraleagatik

Larunbateko 17:00etatik astelehenera arte gutxienez egongo dira itxita ibilgailu eta oinezkoentzat.
Donostiako Pasealeku Berria. Argazkia: EFE
Donostiako Pasealeku Berria. Argazkia: EFE

Donostiako Pasealeku Berria eta Haizearen Orrazirako eta Leizaola Pasealekurako sarrerak larunbat arratsaldetik astelehenera arte gutxienez egongo dira itxita.

Pasealeku Berria ibilgailu eta oinezkoentzat itxi dute, eta Leizaola Pasealekurako eta Haizearen Orrazirako sarrerak ere itxi dituzte.

Gainera, gabonetako azoketako postu gehienak itxi dituzte, baita atrakzioak ere.

Haize, euri eta itsas denboralearen eraginez hartu dute neurria; izan ere, olatu handiak espero dira asteburu osoan.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X