Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da Tolosan, N-1 errepidean izan den trafiko-istripuan

17:00etan gertatu da ezbeharra, Tolosako irteeran, Beasainera bidean. Ibilgailua bidetik atera eta irauli egin da. 44 urteko Lasarteko gizonezkoa da hildakoa.
20241215195837_istripua_
18:00 - 20:00
Auto bat bidetik atera eta pertsona bat hil da Tolosan izan den istripuan

Trafiko-istripu larria izan da gaur arratsaldean Tolosan, N-1 errepidean. Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez, pertsona bat hil da istripu horretan, gidatzen zuen autoa bidetik atera eta iraulita.

17:00etan gertatu da ezbeharra, Tolosako irteeran, Beasainerako noranzkoan. 

Suhiltzaileak eta anbulantzia bat bertaratu dira, baina osasun-langileek ezin izan dute ezer egin istripua izan duen auto-gidaria onik ateratzeko. 44 urteko Lasarteko gizonezkoa da hildakoa.

Istripuaren ondorioz, Tolosako irteera itxi dute, eta auto-ilarak sortu dira N-1ean.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitze aldera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X