NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iruñerriko merkataritza guneetan lapurretak egiten zituen gaizkile talde bat desegin dute

Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu ditu Alacanten ebasketa delitua leporatuta, eta pasa den martxoan Iruñerrian izandako antzerako delituengatik ikertzen ari dira.

Guardia Zibilak Iruñerriko merkataritza guneetan eta Estatuko beste hainbat tokitan ustez lapurretak egiten zituen gaizkile talde bat desegin du. Itxuraz, zerbait erori zitzaiola sinestarazten zioten biktimari eta horrek jasotzeko keinua egiten zuen bitartean dirua, bankuko txartelak eta telefono mugikorrak osten zituzten.

Iazko martxoan emakume batek Iruñean jarritako salaketa baten ondotik abiatu zuen ikerketa Guardia Zibilak.

Biktimak Guardia Zibilari egindako kontakizunaren arabera, Iruñerriko merkataritza gune bateko aparkaleku batean zegoela, gizon batek autoaren leihoa jo zion, txanponak eta giltzak lurrera erori zitzaizkiola ohartarazteko.

Emakumea ibilgailutik jaitsi eta itzuli zenean, ordea, gidariaren ondoko eserlekuan zegoen diru zorroa eta eskuko telefonoa lapurtu zizkiotela ohartu zen.

Bankuko txartelak baliogabetu bazituen ere, konturatu orduko, lapurrek, bi txartel erabilita, 1.500 euro ateratzea lortu zuten. Horrez gain, bere izenean mailegu bat eskatu zuten.

Segurtasun kamerak aztertu ondoren, ikerketa bere gain hartu zuten agenteek hiru pertsona identifikatu zituzten —23 eta 47 urte artekoak eta Madrilen bizitokia zutenak—. Horiei guztiei ebasketa eta iruzur delituak eta talde kriminaleko kide izatea egotzi zieten. 

Pasa den udan Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu zituen Alacanten ebasketa delitua leporatuta, eta pasa den martxoan Iruñerrian izandako antzerako delituengatik ikertzen ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X