Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko tranbia zerbitzua etenda dago argindar faltagatik

20250108185328_tranvia-vitoria-gasteiz_
18:00 - 20:00
Gasteizko tranbia zerbitzua etenda dago argindar faltagatik
Arazoa Salburuako azpiestazio elektrikoan izandako matxura batek eragin du. Azpiestazioari kea dario, eta suhiltzaileak eta mantentze-lanetako langileak bertaratu dira, arazoaren jatorria aurkitzen eta konpontzen saiatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X