Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko diskoteka bateko atezaina espetxeratzeko agindua eman dute, gazte bat hiltzea egotzita

20250225202221_mitika-diskoteka_
18:00 - 20:00
Gasteizko diskoteka bateko atezaina espetxeratzeko agindua eman dute, gazte bat hiltzea egotzita
Gasteizko Bake kalean izan zen heriotza, 04:50 aldera, Mitika diskotekaren atarian. Itxuraz, atxilotutako atezainak emandako zartako baten eraginez erori zen mutila, eta buruan hartutako kolpearen ondorioz hil zen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X