Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kamioilari bat inputatu dute Corellan ausarkeriaz gidatzeagatik

20250227211721_corella-kamioia_
18:00 - 20:00
Kamioilari bat inputatu dute Corellan ausarkeriaz gidatzeagatik
Gertakaria N113 errepideko (Iruñea-Madril) 85. kilometroan jazo zen. Kamioilari batek beste kamioi baten aurreratze arriskutsua grabatu ahal izan zuen, eta, baita kontrako erreietik nola jarraitzen zuen, abiadura handian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X