Erreskatea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Aita Mari'k 108 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneo itsasoan

Salbamendu Humanitarioak jakinarazi duenez, Salernoko portuan lehorreratzeko agindu diete. Bi eguneko bidaia beharko dute bertara heltzeko, eta gertuago dagoen portu batean lehorreratzeko baimena eskatu dute.
20250406093220_aita-mari-erreskatea_
18:00 - 20:00
Salernoko portura bidean da 'Aita Mari' ontzia

Aita Mari ontziak 108 pertsona erreskatatu ditu larunbat honetan Mediterraneoan, arrisku handiko egoeran zeuden bi ontzitan. 84 gizon, 13 emakume eta 11 adin txikiko dira erreskatatutakoak. Eritrea, Etiopia, Pakistan, Sudan, Egipto, Togo, Ginea Konakry, Camerun, Nigeria, Niger eta Ghana dira migranteen jatorrizko herrialdeak.

Salbamendu Humanitarioak jakinarazi duenez, Salernoko portuan lehorreratzeko agindu diete, eta bi eguneko bidaia beharko dute bertara heltzeko. Euskal ontziak, ordea, portu hurbilago batera bidaltzeko eskatu du, erreskatatutako batzuen osasun egoera ez baita ona, eta hemendik bi egunera, astelehenerako, olatu handiak aurreikusten direlako Salerno inguruan.

Hainbat ordu noraezean igaro ondoren, deshidratazio, neke eta zorabio sintoma nabarmenak zituzten erreskatatuek. Batzuek arnas infekzioak zituzten, hotza zein hezetasuna denbora luzez nozitzearen eta oinarrizko arreta medikoaren faltaren ondorioz, ziur aski. "Egoera horretan aurkitzeak argi uzten du Mediterraneo erdialdeko migrazio-bideari ekin behar diotenen etsipena eta muturreko arriskua", salatu du gobernuz kanpoko erakunde horrek ohar baten bidez.

Salbamendu Humanitarioak 15. misioa du honakoa, eta migrazioari nahiz asiloari buruzko Europako itun berria indarrean sartu aurreko azkena izan daitekeela ohartarazi du, "Mediterraneoan bizitzak salbatzen dituzten erakunde humanitarioen lana kriminalizatu eta zigortzeko mehatxua egiten duen legedia" baita, salatu duenez.

Aita Marik erreskatatu duen ontzietako bat. Argazkia: Aita Mari Aita Marik erreskatatu duen ontzietako bat. Argazkia: Aita Mari

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X