BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sute batek bost motor eta ordezko piezak saltzen zituen denda baten aurrealdea kiskali ditu Bilbon

Dendako bezeroen motorrak ziren kiskali direnak.
Bilbon kiskalitako motorrak eta denda. Argazkia: EFE
Bilbon kiskalitako motorrak eta denda. Argazkia: EFE

Sute bat piztu da gaur goizaldean Bilbon, Poza lizentziatuaren kalean, eta bost motor eta ibilgailu horientzako ordezko piezak saltzen zituen denda baten aurrealdea erabat kiskalita geratu dira.

Dendaren jabeak, 40 urtez negozioan lan egin ostean erretiroa hartzear denak, azaldu du sutea goizaldeko bostak aldera piztu dela, eta suhiltzaileek itzali dutela.

Suak konpontzeko aukerarik gabe utzi ditu motorrak. Dendaren parean zeuden aparkatuta, eta bezeroenak ziren.

Lokalaren pertsiana eta aurrealdea ere erre ditu suak. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X