Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Funeseko Virto elikagai-enpresako langileak irtenerazi dituzte sute baten ondorioz

20250410185110_funes-incendio_
18:00 - 20:00
Funeseko Virto elikagai-enpresako langileak irtenerazi dituzte sute baten ondorioz
Sutea 14:00etan piztu da bateriak kargatzeko gelan, baina ez da gainerako instalazioetara zabaldu. Sua dagoeneko itzali dute, baina suhiltzaileak lanean ari dira sua berriz piztu ez dadin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X