Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek 36 urteko bikotekidea hil du Haron (Errioxa)

Hilketa 19:00ak aldera gertatu da, eta erasotzaileak ihes egin du emakumea hilda aurkitu duten etxebizitzatik. Ordu erdi geroago, Guardia Zibilak gizona aurkitu eta atxilotu du.
Hilketa matxista Haron (Errioxa). Irudia: Europa Press
Hilketa matxista Haron (Errioxa). Irudia: Europa Press

Gizon bat atxilotu dute Haron (Errioxa), hilketa matxista bat egotzita, ikerketako iturriek baieztatu dutenez.

Hilketa 19:00ak aldera gertatu da, eta hasierako datuen arabera, erasotzaileak ihes egin du 36 urteko emakumea, bere bikotekidea, hilda aurkitu duten etxebizitzatik. Ordu erdi geroago, Guardia Zibilak gizona topatu du.

Krimen horren izaera matxista baieztatzen bada, dagoeneko 11 emakume hil dituzte aurten bikotekideek edo bikotekide ohiek Espainiako Estatuan.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X