POLIZIA OPERAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Senar-emazte batzuk atxilotu dituzte Oviedon, hiru seme lau urtez etxean itxita izateagatik

Poliziako iturriek jakitera eman dutenez, 8 eta 10 urteko hiru anaia egoera osasungaitzean bizi ziren eta ez zeuden eskolatuta.
20250430191217_oviedo-casa-de-horrores_
18:00 - 20:00
Behin-behineko espetxealdia ezarri diete Oviedon lau urtez giltzapetuta egon diren adingabeen gurasoei

Senar-emazte batzuk atxilotu zituzten atzo Oviedon (Asturias) hiru seme —8 urteko bikiak eta 10 urteko anaia nagusia—  lau urtez etxean itxita eta egoera osasungaitzean izateagatik. Abandonu eta legearen aurkako atxiloketa delituak egotzi dizkiete. Lehen ikerketen arabera, 2021etik etxetik atera gabe zeuden adin txikikoak.

Oviedo kanpoaldeko txalet batean bizi zen familia, eta, joan den apirilaren 10ean, inguruko bizilagun batek eman zuen abisua. Berehala abiatu zuen ikerketa bertako Udaltzaingoak, eta beharrezko izapideak egin ostean, atzo burutu zuten polizia operazioa: etxebizitzara sartu ziren eta hiru adin txikiko arrisku egoeran zeudela baieztatu ondoren, bi gurasoak atxilotu zituzten.

Poliziako iturrien arabera, pilatutako zabor artean bizi ziren umeak, oso egoera eskasean, eta eskolatu gabe zeuden.

Gaur eraman dituzte epailearen aurrera deklaratzera gurasoak, eta ondorengo orduotan jakinaraziko du epaileak bere erabakia. Aita alemaniarra da, eta amak bi nazionalitate ditu, estatubatuarra eta alemaniarra.

Haurrak, berriz, Asturiasko Printzerriko Eskubide Sozial eta Ongizate Sailaren esku utzi dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X