Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintza goizaldean Donostian izandako ustezko sexu-eraso bat ikertzen ari da

Patruila batek berehala esku hartu du ustezko erasoaren aurrean, eta 26 urteko gizon bat atxilotu du.

Ertzaintza ustezko sexu-eraso bat ikertzen ari da, gaur, 06:30ean, Donostiako portutik gertu izandako gertakari batzuengatik. Patruila batek berehala esku hartu du ustezko erasoaren aurrean, eta 26 urteko gizon bat atxilotu du.

Ertzaintzaren patruila batek gizon bat ikusi du emakume batekin harreman fisikoa izaten, une horretan itxita zegoen diskoteka baten parean. Agenteek esku hartu dute, eta, antza denez, elkar ezagutzen ez duten bi pertsonak identifikatu dituzte.

Gertakarien lekuan lehenengo ikerketak egin ondoren, patruilak gizona atxilotu du, sexu-askatasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Gainera, Ertzaintzak horrelako kasuetarako ezarritako arreta-protokoloa abiatu du, eta biktima ospitalera eraman dute.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan; beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X