INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Marbellan, bikotekidea hiltzea egotzita

53 urteko emakume bat da biktima. Hainbat iturriren arabera, gizonak kolpeka hil du, eta bere burua entregatu du ondoren Poliziaren aurrean.

47 urteko gizon bat atxilotu dute larunbat honetan Marbellan, 53 urteko emakume bat hiltzea egotzita. Atxilotuak bikote harremana zuen emakumearekin.

Polizia Nazionalaren esanetan, agenteek indarkeria zantzuak zituen emakume baten gorpua arkitu dute, eta ikerketa zabaldu dute.

Hainbat iturriren arabera, emakumea kolpeka hil du gizonak kalean, eta bere burua entregatu du ondoren Poliziaren aurrean.

Hilketa matxista izan dela baieztatzen bada, aurten Espainiako Estatuan arrazoi horrengatik eraildako 13. pertsona izango litzateke Marbellako emakumea.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan; beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X