desagertua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Onik topatu dute, Huescan, Izaba inguruan asteazken gauetik bila zebiltzan mendizalea

Ostegun goizean lortu dute mendizalearekin (56 urteko herbeheretarra) telefonoz kontaktatzea. Izaba eta Zuriza artean GR-11 ibilbidea egiten ari zenean harekin kontaktuan ezin zuela jarri eta desagertuta zen abisua eman zuen familiak asteazken arratsaldean.

 

Onik topatu dute Huescan, Candanchura iristear zela, bart gauetik Izaba-Zuriza inguruan bila zebiltzan mendizale herbeheretarra. 

Ostegun goizean lortu dute mendizalearekin (56 urteko gizonezkoa) telefonoz kontaktatzea. Izaba eta Zuriza artean GR-11 ibilbidea egiten ari zenean harekin kontaktuan ezin zuela jarri, eta desagertuta zen abisua eman zuen familiak asteazken arratsaldean.

Ibilbidearen 8. etapa egiten ari zen mendizalea Belabarzetik irten zen asteazken goizean eta 15:42an izan zuen azken komunikazioa emaztearekin; hari esan zion ondoezik zegoela eta atseden hartzeko gelditzeko asmoa zuela. 

Une horretatik aurrera, ezin izan ziren berriro harekin harremanetan jarri, eta, ondorioz, bilaketa-protokoloa aktibatu zen.

NA-2000ko 3. kilometroan Aginte Postu Aurreratua (APA) ezarrita, dispositibo bateratua jarri zen martxan asteazkenean, eta ostegun goizean lortu da mendizalearekin zuzeneko komunikazioa ezartzea. Egoera onean zegoela baieztatu dute, bai eta ibilbidea normaltasunez ari zela egiten, laguntzarik behar izan gabe.  

Nafarroako Gobernuko suhiltzaileek, Foruzaingoak eta Guardia Zibileko zenbait unitatek (Herritarren Segurtasunerako patruila, Mendiko Erreskateko espezialista taldea eta Polizia Judiziala) parte hartu dute bilaketa lanetan. 

Goizeko lehen orduetatik airez ere egin dute bilaketa, helikopteroak eta droneak erabilita, iristeko zailak ziren eremuak ikuskatu ahal izateko. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X