EITB Data: 40 urte
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atzerriko nazionalitatea duen biztanleria nabarmen hazi da azken 40 urteetan

Atzerritar jatorriko biztanleek gizartea gaztetzen laguntzen dute. Alde batetik, 20 eta 44 urte bitarteko biztanleen % 27 dira, eta, bestetik, funtsezko papera dute jaiotza-tasan.
EITB DATA 40 URTE MIGRAZIOA
Atzerriko nazionalitatea duen biztanleria nabarmen hazi da. Argazkia: EITB Media.

Lehenengo Eusko Jaurlaritza abian jarri zenetik igaro diren 45 urteetan euskal gizarteak izan dituen aldaketak aztertu dituen azken EITB Data azterlanaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria % 3,7 hazi da, jaiotza-tasak behera egin duen arren. Datu hori konpentsatzen duten faktoreetako bat etorkin kopuruaren gorakada izan da.

Atzerriko herritartasuna duten EAEko biztanleak % 0,2 ziren 1985ean; 2024an, ostera, % 13,3 ziren.

Biztanle horiek batez beste 35 urte dituzte, eta, beraz, gizartea gaztetzen laguntzen dute. Hain zuzen ere, 20 eta 44 urte bitarteko biztanleen % 27 inguru atzerritar jatorrikoak dira.

Era berean, jaiotza-tasari dagokionez, funtsezko alea jartzen dute. 2024an seme edo alaba bat izan zuten emakumeen % 26,6k atzerriko nazionalitatea zuten. Gainera, gazteago direnean hasten dira seme-alabak izaten.

Kontsultatu azterlan osoa hemen

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X