Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gure Zirkuak Abadia saria jaso du

gure zirkua abadia saria
18:00 - 20:00

Gure Zirkuko kideak, saria jasotzen. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

Gure Zirkuak aurtengo Abadia saria jaso du gaur arratsaldean, Arrate gainean (Eibar) egindako ekitaldian, komunitate oso bati “elkarrekin euskaraz bizi eta sentitzeko plaza berritzailea” eskaintzeagatik.  Eider Mendoza diputatu nagusiaren eskutik jaso dute Abadia sariaren oroigarria –Iñigo Aristegui Telloren Zazpi Petaloak eskultura– Gure Zirkuko kideek. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X