Alkolea pasaiako paumaren habia desagertu da, Donostian
Parkea Bizirik elkarteak parkearen egoera salatu du eta neurriak hartzeko biltzera gonbita egin die udal gobernuari eta oposizioari.
Pauma bere habian
Donostiako Kristina Enea-Gladys parkearen ondoan zegoen paumaren habia lapurtu edo suntsitu dute, zortzi arrautzekin batera. Habia lurrean zegoen, Parkeko horma perimetralaren ondoan, baina handik kanpo.
Inkubazioa amaitzear zegoen, baina suntsitu egin dute. Hilaren 18an eman zuten Parkea Bizirik “Kukulunbera” elkartekoek albistea: ama eta arrautzak desagertu ziren. “Habiaren sakonunean ez zegoen oskolik, beraz, ez da eklosiorik izan”, esan dute.
Egoera ikusita, elkarte horretako kideek honakoa salatu nahi izan dute: “Elorza alkate ohiak kendu zuen etengabeko zaintzarik eza, eta beste inork berreskuratu ez duena, nahiz eta jendearen aldarrikapen historikoetako bat izan”. Gainera, “pertsona lotsagabeen bandalismoa, txakur lotu eta askeen kopurua, baita Udalak urtero antolatzen duen Glad is the day bezalako musika-jaialdiak, besteak beste, basa-bizitza egoera itogarrira eta faunagabetzea eragiten ari dira”.
Horregatik guztiagatik, udal gobernuari eta oposizioari biltzeko gonbita egin diete, “flora eta fauna babesteko eta azaldutako arazoak arintzeko kudeaketa-ildo nagusiak zehazteko asmoz”.
Gizarteari buruzko albiste gehiago
Yazan, gazatia eta paziente onkologikoa Euskadin: "Handitan medikua izango naiz, beste ume batzuk artatzeko"
Gaixotasun onkologikoak dituzten 5 adingabe artatzen ari da Osakidetza, Gurutzetako eta Donostiako Ospitaleetan. Yazan ume horietako bat da, eta duela bi hilabete Donostian dago amarekin, tratamendua jasotzen.
EAJk hautsi egin ditu lan deialdi publikoetan euskara blindatzeko PSE-EEkin abiatutako negoziazioak
Jeltzaleen iturriek aurreratu dute EAJk berak bakarrik egingo duela aurrera eta Enplegu Publikoaren Legea aldatzen saiatuko dela, euskara eskakizunak bermatzeko.
Etxebizitza da EAEko herritarren kezka nagusia
Osasunarekiko kezkak behera egin du azken sei hilabeteetan, baina bigarren arazorik garrantzitsuena da (% 36), bizitzaren kostuaren aurretik (% 34). Bestalde, herritarrek 10etik 4,7ko nota jarri diote Imanol Pradales buru duen Eusko Jaurlaritzaren lehen urteari.
174 urteko espetxe zigorra eskatu dute Zizurko institutuko komunetan emakumeak grabatu zituen irakaslearentzat
Probintzia Auzitegian epaituko dute, haurren intimitatearen aurkako delitua eta haur pornografia delitua egotzita, hainbat hilabete ikertzen eman eta gero; guztira, 41 biktima izan dira.
700 pisu turistiko kentzeko exijitu dio Eusko Jaurlaritzak Airbnb plataformari
Uztailaren 1ean, etxebizitza turistikoen erregistro bakarra sartuko da indarrean. Javier Hurtadok ohartarazi duenez, nahitaezko erregistro-zenbakiak sartu ezean, jarduera etetera behartuko dituzte.
Pertsona bat hil da Zuian izandako trafiko istripuan
Auto bat errepidetik atera eta irauli egin da N-622an. Gidaria ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu da, eta bertan hil da.
Gizon bat atxilotu dute Portugaleteko taberna batean beste bati aizkoraz erasotzeagatik
Atzo 20:00etan gertatu zen erasoa. Biktimak zauriak ditu eskuetan eta bizkarrean.
Albiste izango dira: Saretzen txostena, PSNren krisia eta Errefuxiatuen Mundu Eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Oñatiko Larraña Etxeak 20 nazionalitateko 100 errefuxiatu hartzen ditu
Harrera zentroa kudeatzen duen Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak salatu du Atzerritarrei buruzko Legearen Erregelamenduaren azken erreformak nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonak "zigortzen" dituela. 3.000 pertsonak baino gehiagok eskatu dute nazioarteko babesa Euskadin aurten.