DEUSTOBAROMETROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitza da EAEko herritarren kezka nagusia

Osasunarekiko kezkak behera egin du azken sei hilabeteetan, baina bigarren arazorik garrantzitsuena da (% 36), bizitzaren kostuaren aurretik (% 34). Bestalde, herritarrek 10etik 4,7ko nota jarri diote Imanol Pradales buru duen Eusko Jaurlaritzaren lehen urteari. 

Gente jendea neutro

Jendea, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Deustuko Unibertsitateak ostiral honetan argitaratu duen Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren kezka nagusia (% 44). Osasunarekiko kezkak azken sei hilabeteetan behera egin arren, bigarren arazorik garrantzitsuena izaten jarraitzen du (% 36), bizitzaren kostuaren aurretik (% 34).

Jarraian, segurtasuna (% 25) eta immigrazioa (% 22) ageri dira zerrendako laugarren eta bosgarren postuetan.

Deustobarometroa sei hilabetean behin egiten du Deustuko Unibertsitateak. Oraingoan, 1.000 inkesta egin dituzte, online, maiatzaren 29a eta ekainaren 7a bitartean. Etxebizitza da arazorik garrantzitsuena galdetutakoen iritzian, eta lehen postuan egonkortu da, urtebetean gora egin ostean. 

Maiatzaren 29a eta ekainaren 7a bitartean 1.000 elkarrizketa eginda ondorioztatu dutenaren arabera, etxebizitza eskuratzea da euskal gizartearen arazo nagusia (% 44), eta azken urtean goranzko joera izan du.

Osasun arreta da bigarren arazo nagusia inkestan parte hartu duten herritarrentzat (% 36). Hala ere, Osakidetzarekiko konfiantzak hobera egin du, 4,4tik 5,3ra egin baitu urtebetean.

Bestalde, herritarrek 10etik 4,7ko nota jarri diote Imanol Pradales buru duen Eusko Jaurlaritzaren lehen urteari. Gainera, 3tik 2ren ustez, Urkulluren garaitik politika “gutxi” aldatu da edo "ez da aldatu".

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X