ETXEBIZITZA TURISTIKOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

700 pisu turistiko kentzeko exijitu dio Eusko Jaurlaritzak Airbnb plataformari

Uztailaren 1ean, etxebizitza turistikoen erregistro bakarra sartuko da indarrean. Javier Hurtadok ohartarazi duenez, nahitaezko erregistro-zenbakiak sartu ezean, jarduera etetera behartuko dituzte.

Bi pertsona Airbnb plataforman bilaketa egiten

Bi pertsona, Airbnb plataforman bilaketa egiten

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 700 iragarki kentzeko eskatu dio Airbnb turismo-alokairuko plataformari, nahitaezko erregistro-zenbakiak ez izateagatik. Gainera, hala egin ezean, kontsumo-araudiaren araberako zigorra ezarriko diola ohartarazi dio.

Hala jakinarazi du ostiral honetan Javier Hurtado sailburuak Eusko Legebiltzarrean egindako kontrol saioan. Hurtadok zehaztu duenez, uztailaren 1ean sartuko da indarrean Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioak sustatutako etxebizitza turistikoen erregistro bakarra, plataformekin datuak trukatzeko eta legez kanpoko etxebizitzak detektatzeko, baita baja emateko ere.

Euskadik ostatu turistiko guztiak biltzen dituen erregistro propio bat du, Reate, eta orain interoperatibitatea lantzen ari da; uztailaren 1etik aurrera, baina, bi erregistroak nahitaezkoak izango dira.

Sailburuak argitu duenez, Euskadin ostatu turistiko gisa jardun nahi duten etxebizitza guztiak Reaten izena emanda egon behar dira, eta plataforma digitaletan iragartzen badira, Estatuko erregistroan ere agertu behar dira. "Online plataformetan erregistratzen eta eguneratzen ez badira, jarduera etetearekin ere zigortu ahalko dira", ohartarazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X