Motorzale bat larri zauritu da Bidankozen, auto batekin talka egin eta aldapa batetik behera erorita
Ezbeharra igandean jazo zen, 19:45ean, NA-2130 errepideko 8,9 kilometroan. Zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, femurra hautsita zuela.
Motorzale bat larri zauritu da Bidankozen, auto baten aurka talka egin eta motozikleta ezponda batetik erorita.
SOS Nafarroak eta Guardia Zibilak jakitera eman dutenez, ezbeharra igandean jazo zen, 19:45ean, NA-2130 errepideko 8,9 kilometroan, Bidankozen; motorrak eta autoak elkarrekin talka egin zuten bertan.
Kolpearen ondorioz, motorzalea errepidetik irten zen, eta aldapa batetik erori zen.
Guardia Zibila eta Foruzaingoa, Nabaskoze eta Zangozako suhiltzaileak, mediku taldea eta anbulantzia bat bertaratu ziren istripua izan zen lekura. Zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, femurra hautsita zuela.
Istripua izan zuen autoan bi pertsona zihoazen, baina onik atera ziren, eta beren kabuz jarraitu ahal izan zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Behobiako partaide bat salbatu zuen mediku korrikalaria: "Luze egin zen, 10 minutu egon ginen bihotz-biriketako bizkortzea egiten"
Rafa Pajaresek, Segoviako Ospitaleko ZIUko medikuak, ez du ahaztuko joan den igandean Behobia-Donostia lasterketan bizi izandakoa. Lasterketako 10. kilometroan oihuak eta "parada" hitza entzun zituen. Berehala laguntza ematera hurbildu zen. Bertan zeuden beste bi osasun-langilerekin batera, bihotz-biriketako geldialdian zegoen korrikalaria suspertzea lortu zuten.
Alboka eta txalaparta doinuekin hartu dituzte Palestinako selekzioaren jokalariak
Futbolari palestinarrak astearte eguerdi honetan iritsi dira Bilboko Aireportura, euskal futbol selekzioarekin larunbatean San Mamesen duten hitzordurako. Bilbon dauden bitartean, EHUko ikasle-egoitza batean hartuko dute ostatu.
Nortasun agiria lapurtu zioten eta iruzurrengatik ikertzen ari dira: neska gazte bizkaitar baten kalbarioa
22 urteko Iratik salatu du bere nortasun agiria, 2023an lapurtutakoa, online iruzurrak egiteko erabili dutela. Hiru auzi judizialetan ikertu gisa deklaratzera deitu dute, eta akats baten ondorioz atxilotu dute.
Gertakariak oroitu eta familiak omentzeko ekitaldi handi batekin gogoratuko dute aurten Martxoaren 3a Gasteizen
Udalak eta Martxoak 3 elkarteak jarduera programa bat antolatu dute elkarlanean, tartean zinema ziklo bat eta literatur lehiaketa. Otsailaren 28an Europa Jauregian egingo da oroimen ekitaldi handia, nahi duen orori irekia.
Nerabeen % 10ak ziber-jazarpena jasan du eta hirutik batek indarkeria digitala bikote harremanetan
Haurtzaroa, nerabezaroa eta ongizate digitala neurtzen dituen UNICEFen txosten berriaren arabera, azken lau urteetan jaitsi egin dira “sexting” kasuak zein mugikorraren erabilera ikasgelan, baina antsietatea eta indarkeria digitala areagotzen ari dira.
Palestinako futbol selekzioko jokalariei doako ostatua emango diete EHUko egoitza batean
Miguel de Unamuno Ikastetxe Nagusian biziko dira futbolari palestinarrak, Bilbon egingo duten egonaldia bitartean. Iker Goñi Euskadiko Futbol Federazioko presidenteak azaldu duenez, euskal selekzioak etxean inoiz egindako partidarik jendetsuena izango da larunbateko hitzordua, hiru astetan 50.000 sarrera baino gehiago saldu dituztelako.
Arkaitz Rodriguez: "Larunbatean Palestina berriro besarkatuko dugu"
Arkaitz Rodriguez EH Bilduko Ekintza Politikoko idazkariak adierazi duenez, beharrezkoa da Palestina babesten eta Israelen genozidioa salatzen jarraitzea. Euskal Herriak Palestinarekiko elkartasunean erreferente izaten jarraitu behar duela azpimarratu du Rodriguezek. "Euskal Herriak gol beste gol bat sartu behar du Palestinarekiko elkartasunaren aldeko norgehiagokan", gaineratu du.
Eneko Arruabarrena (Metro Bilbao): "Metroa gero eta zaharragoa da, eta zahartze programatuari lotutako gero eta arazo gehiago ditu"
Metro Bilbaoko zuzendari gerentearen arabera, eskaera gehiagori aurre egiteko "beharrezkoa" izango da metroa gaurkotzea, eta tren berriak, seinalizazio-sistema eta aginte-postuak berritzea.
Arrantza- eta akuilkultura-industriaren hondakinak ongarri biologiko bihurtzeko Europako proiektu bat koordinatu du NEIKERrek
Erakundeak azaldu duenez, "sortutako ongarriek inportatutako ongarriekiko mendekotasuna murrizten lagunduko dute, funtsezkoa da eta ezegonkortasun geoestrategikoko garaietan, eta aukera ematen dute ingurumena gehiago errespetatzen duen nekazaritza sektore baterantz urratsak egiten jarraitzeko".
Mexikoko eta Ekuadorko ondare historikoaren hainbat pieza konfiskatu dituzte Bilboko Aireportuan
Ekuadorreko eta Mexikoko kolonaurreko aizkora bat eta ondare arkeologikoko hainbat fosil berreskuratu dituzte Guardia Zibilak eta Espainiako Zerga Agentziak, Estatuan kontrabando bidez sartzen saiatuta. Herrialde horiek Espainian dituzten enbaxaden bidez itzuliko dizkiete piezak.