5 urte eta erdiko espetxe-zigorra, koinata adingabeari bi urtez sexu-abusuak egiteagatik
Auzipetua ezingo da adingabearekin komunikatu ezta 200 metro baino gutxiagora hurbildu ere, 10 urte eta 6 hilabeteko epean. Gainera, 40.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari.
Probintzia Auzitegiko Lehen Sekzioak 5 urte eta 6 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio familiarekin batera etxean bizi zen koinata adingabeari bi urtez sexu-abusuak egitegatik.
Auzipetua 39 urteko gizon espainiarra da, eta ezingo da adingabearekin komunikatu ezta 200 metro baino gutxiagora hurbildu ere, 10 urte eta 6 hilabeteko epean. Erantzukizun zibil gisa, 40.000 euroko kalte-ordaina emango dio biktimari, eragindako kalte moralagatik.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, 2019an, gurasoak atzerrira joan zirenean, adingabea ahizparekin eta haren bikotekidearekin bizitzera joan zen, Iruñetik gertu dagoen herri batera.
Akusatuak, koinatak mutil-laguna zuela jakin ondoren, mehatxatu egin zuen. Epaian jasotzen denez, "beste aukera bat eskaini zion: berarekin sexu-harremanak izatea, gertakari horiek ez kontatzeko". Bi urtez egin zizkion erasoak.
Halako batean, auzipetuak mugikor bat jarri zuen adingabearen logelan, erdi ezkutatuta. Dutxatik ateratzean eta arropaz aldatzen zenean grabatzen zuen.
Biktimaren eskola-emaitza eskasak zirela eta kezkatuta, beste ahizpa bat haren ardura hartzeko prest agertu zen. Une horretan kontatu zuen biktimak ordura arte gertatutakoa; lehenik hainbat laguni jakinarazi zien, eta, ondoren, ikastetxean bertan.
Hilaren 3an egindako epaiketaren aurretik, fiskaltzak 11 urteko espetxe-zigorra eskatu zuen 16 urteko adingabe bati sexu-abusua egiteagatik, nagusitasun-egoera baliatuta. 10 urte gehiago, intimitatearen aurkako delitua egiteagatik, eta haur-pornografia egitea ere egotzita. Baina akusatua azken horretaz absolbitu zuten, lortutako akordioaren arabera akusazioa erretiratu egin baitzen, beraz, kondena 5 urte eta 6 hilabetekoa izango da azkenean.
Albiste gehiago
Orain.eus-en aurkezpena: "Albisteak kontsumitzeko modu berriei erantzutea dagokigu"
Gaur aurkeztu da Orain.eus, EITBren plataforma digital berria. Informazioarekin eta gaurkotasunarekin zerikusia duten eduki guztiak bertan jasoko dira. Publikoaren, batez ere 40 urtetik beherakoen, informazioa kontsumitzeko modu berrietara egokitutako euskarri berria da.
Fiskaltzak 37 urteko kartzela-zigorra eskatu du Gasteizen emaztea eta bi alabak bortxatzeaz akusatutako gizonarentzat
Epaiketako asteazken honetako saioan biktimek, akusatuak eta kasuko perituek deklaratu dute. Guztiei entzun ostean, fiskalak frogatutzat jo ditu delituak. Defentsak, bestalde, absoluzioa eskatu du, uste baitu ez dela egiaztatu leporatzen zaiona.
EHUk gidatutako ikerketa batek gaixotasun larriak detektatzeko 'ehunka' markatzaile identifikatu ditu, listuaren bidez
Ikerketa honek "diagnostiko goiztiarrerako eta doitasunezko medikuntzarako tresna indartsu eta ez-inbaditzaile" bat garatzea ahalbidetu lezake, eta kasu askotan odol-analisiak ordezkatu. "Listua fluido biologiko eskuraerrazenetariko bat da, baina oso gutxi erabiltzen da praktika klinikoan, oraingoz", adierazi du Jose Ramon Bilbao EHUko Genetika Medikoko irakasle eta azterlanaren egile nagusiak.
30 aeroponia-dorre jarri dituzte Biarrizko Aguilera klinikako aparkalekuan
Aeroponia landareak hazteko sistema bat da, aireko edo lainozko ingurune batean ereinda, lurzorurik erabili gabe. Biarritzen baratze bertikal horietako bat eraiki dute, Aguilera klinikako aparkalekuaren erdian, ospitaleko langileei on egiteko. Instalatutako 30 dorreek urtean tona eta erdi barazki ekoizten dituzte. Ekimenaren bultzatzaileek adierazi dutenez, beste laborantza mota batzuk baino sistema eraginkorragoa da.
Bizkaiko Foru Aldundiak Arrontegin A-8 autobidea nola estali aztertuko du, horretarako ikerketa bat bultzatuta
Azterlana beren-beregi kontratatuko da, ez baitago proiektuan sartuta. Eremua estaltzeko alternatibak aztertuko ditu, zarata-mapetan eta bideragarritasun-irizpideetan oinarrituta.
Atxilotu bat Bilboko aireportuan, Suediara arma bat bidaltzeagatik
Suediako segurtasun-indarrek atzeman zuten arma. gizona identifikatu eta atxilotzeko eta entregatzeko agindua eman zuten, Europa mailan.
Indarrean da prezipitazioengatik EAEn ezarritako abisu horia
13:00etik 19:00etara egongo da indarrean. Atzo iluntzeko ekaitzak kalte ugari eragin zituen.
Gizon batek emaztea eta 3 urteko semea hil ditu Valentzian
Gaur goizean izan dira hilketak, Algemesi herriko etxebizitza batean. Erasotzailea atxilotu egin dute.